Milango bost egunak

Milango bost egunak
Data1848ko martxoaren 18tik 22ra
LekuaMilan, Lombardia-Venezia Erresuma
Koordenatuak45°28′01″N 9°11′24″E / 45.4669°N 9.19°E / 45.4669; 9.19
EmaitzaMatxinatuen garaipena eta hiriaren askapena[1]
Gudulariak
Milango matxinatuak[1] Austriar Inperioa[2]
Buruzagiak
Carlo Cattaneo
Count Luigi Torelli
Augusto Anfossi
Luciano Manara[3]
Joseph Radetzky von Radetz
Ludwig von Wohlgemuth
Eduard Clam-Gallas
Ferencz Gyulai
Indarra
14.000 pertsona, horietatik 2.500 italiar matxino[4] 14.000[5]
Galerak
335-424 hildako
600 zauritu
43 emakume eta ume hildako[6]
181 hildako
235 zauritu
150-180 atxilotu[7]

Milango bost egunak, 1848ko martxoaren 18an Austriar Inperioaren agintearen aurka hasi zen Herrien Udaberriko testuinguruan Milanen izan zen iraultza deskribatzeko erabiltzen den esamoldea da. Milan, orduan, lonbardiar-veneziar erresumako hiriburuetako bat zen. Inperioaren aldekoek gertaera hauek gerra zibil bezala deskribatu zituzten, milandarrek, atzerriko okupazioaren aurrean askapen mugimendu batez hitz egin zuten bitartean.

Bost eguneko borrokaren amaieran, hiriko biztanleek Austriako agintariak eta tropak kanporatu zituzten. Udalerriak behin-behineko gobernu moderatua ezarri zuen, hirian zeuden oposiziogile milandar, errepublikano eta federalistekin gatazkan. Udalerriak bere bizilagunari, Karlos Alberto Sardiniakoari, dei egin zion, bere erresuma hedatzeko aukera bat ikusi baitzuen. Karlos Alboertok gerra deklaratu zien Austriari eta Lonbardia anexionatu zuen, baina honek, bere hondamendi militarren ondoren, alde egin behar izan zuen, abdikatzera behartuz.

Matxinadak, emozio handia eragin zuen, eta elementu iraultzaileak erakarri zituen, Mazzini eta Garibaldi kasu, orduan erbesteratuak zirenak, monarkikoen artean beldur handiak piztuz. Risorgimentoaren historiografian, altxamendua, Italiako batasunaren atal nagusietako bat da, garaipen garrantzitsu bat lortzeko herri ekimen bakarra baita, eta Italia eraikitzea ekarriko zuten gertaeren hasiera markatu zuen.

  1. a b Grenville, J. A. S. (John Ashley Soames), 1928-2011.. (2000). Europe reshaped, 1848-1878. (2nd ed. argitaraldia) Blackwell Publishers ISBN 0-631-21914-5. PMC 41592926. (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  2. Berkeley, G. F.-H. (George Fitz-Hardinge), 1870-. (2010). Italy in the making. Volume 3, January 1st 1848 to November 16th 1848. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-15865-7. PMC 619916260. (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  3. (Ingelesez) Charles Edmund Maurice. (1887). The Revolutionary Movement of 1848-9 in Italy, Austria-Hungary, and Germany. G. Bell and sons (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  4. «Due secoli di guerre. 1. Il risveglio dell’America: La guerra d’indipendenza degli Stati Uniti (1775-1783): La guerra anglo-americana (1812-1814): Le lotte per l’indipendenza nell’America latina (1810-1847) 2. La Francia contro l’Europa 3. Le guerre dell’unità d’Italia 4. Le guerre yankee 5. Le - Indro Montanelli - Mario Cervi - - Libro Usato - Editoriale Nuova (Novara) - | IBS» www.ibs.it (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  5. Ambrosini, 329 orr. .
  6. Banti, Alberto Mario, 1957-. (2008). Il Risorgimento italiano. (1. ed. nella Economica Laterza. argitaraldia) GLF editori Laterza ISBN 88-420-8574-X. PMC 212739513. (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  7. (Gaztelaniaz) «Die kriegerischen Ereignisse in Italien in den Jahren 1848 und 1 de Meyer-Ott, Wilhelm, 1797-1877: very good Hardcover (1877) | Hammelburger Antiquariat» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search